es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA


ZONAKO TORNEOA ( LALÍN)



   Urriaren 28, 29 eta 30ean Galiziako Lalín herriak, berriro hartuko du Estatuko Torneorako sailkatzeko balio duen Zonako Torneoa. Estatuko Torneoa Valladoliden jokatzekoa da, 2018ko otsailean.

   Kategoria bakoitzeko 9 jokalari onenek lortuko dute sailkapen hori.

   Euskadiko 50 jokalari baino gehiago joatekoak dira ekitaldi horretara, non adin guztietako ia 500 jokalari lehiatuko diren.

   Espero dezagun ahalik eta jokalari euskaldun kopuru handiena sailkatzea.

   Datorren astean azalduko ditugu emaitzak.

   CUADROS COMPETICIÓN


ESPAINIAKO SELEKZIO AUTONOMIKOETAKO BETERANOEN TXAPELKETA



   railaren 23an eta 24an, Mantxako Torrijos herrian, Espainiako Selekzio Autonomikoetako Beteranoen XVI. Txapelketa jokatu zen.

   Euskadiko Selekzioak 5 talderekin parte hartu zuen, ondoko hauek osatuak:
  • BETERANOAK 50 “A”: Jose Manuel Minguez, Arturo de la Mata eta Jesús María Plaza. Postua: 16.a.
  • BETERANOAK 50 “B”: Iñigo Lopez, Jose Antonio Blanco eta Daniel Canales. Postua: 20.a.
  • BETERANOAK 65 “A”: Javier Ortega eta Jose Antonio Echeverria. Postua: 8.a.
  • BETERANOAK 65 “B”: Patxi Gaztañaga eta Pedro Carrillo. Postua: 10.a.
  • BETERANO EMAKUMEZKOAK: Ines Arana eta Ana Armenteros. Postua: 11.a

DESCARGAR RESULTADOS


LURRALDE ARTEKO XIX. TORNEOA



   Irailaren 9an eta 10ean, Leongo Valencia de Don Juan herrian Lurralde arteko XIX. Torneoa jokatu zen. Euskadiko selekzioak 9 jokalarirekin (horietako bi antolatzaileak gonbidatuak) eta 3 teknikarirekin parte hartu zuen bertan.
   Euskadiko Selekzioak 5. Postua lortu zuen Txapelketaren Sailkapen Orokorrean. Hona emaitza indibidual nabarmenenak:
  • Beñat García (Mutil Benjaminak): 4.a
  • Nerea Aizpurua (Neska Alebinak): 3.a
  • Mikel Angulo (Mutil Haurrak): 2.a
  • Elene Sagardia (Neska Jubenilak): 3.a
  • Juan Olazabal (Mutil Jubenilak) 4.a
   Hurrengo ekitaldia EUSKADIn egitekoa da, 2018ko irailaren 8an eta 9an. Euskadiko Selekzioak 2 talde aurkez dezake.

DESCARGAR MEMORIA

Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies