es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

Aurkezpena

   Euskal Mahai Tenis Federazioko lehendakari kargua hartzen dut, lurraldeen arteko adostasuna eta Euskadiko klub guztien arteko harreman onak oinarri dituen proiektuari jarraipena emateko beharrak bultzatuta.

   Lurralde bakoitzak berezitasun batzuk ditu, konponbide espezifikoak eskatzen dituztenak, baina ez kontrajarriak. Batzuek besteengandik ikasi behar dugu hobetzeko.

   Talde-lanean sinesten dut, eta Euskadiko mahai-tenisaren kolektiboa osatzen dugun pertsona guztion ardura da gure kirolari bultzada ematea, ezagutzen ez gaituen baina ezagutu nahi gaituen gizarte bati ikusgai egitea.

   Bakoitzak ahal duena ekartzera animatzen zaituztet.

   Uste dut etorkizun oso garrantzitsua dagoela gure kirolarentzat.

   Eskerrak eman nahi dizkiot Gorka Fernandez Álvarez lehendakari ohiari bere konpromisoagatik eta dedikazioagatik.