ANDER CEPAS
MUNDUKO TXAPELDUNORDE BINAKAKO LEHIAN
Donostiarrak, Juan Bautista Perezekin batera, bere lehen domina lortu du Munduko txapelketa batean
Cepasek eta Juan Bautista Perezek finala galdu zuten Lev Kats eta Ivan Mai ukrainarren aurka, 3-2 (8-11, 11-7, 11-4, 10-12, 11-8), borroka oso parekatuan. Donostiarraren lehen domina da Munduko txapelketan; Parisen 2024an brontze paralinpikoa eskuratu zuen eta 9. Klaseko munduko rankingeko 1. postuan dago. Txapelketa Pattayan (Tailandia) jokatu da, azaroaren 13tik 19ra.










