es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA


PORTUGALGO OPENA



   Hurrengo azaroaren 22etik 25era, Guimaraesen Portugalgo Kadete eta Junior Opena jokatuko da. Proba hau Munduko Junior Zirkuitukoa da eta Munduko Rankingerako balio du. Euskadiko Federazioak ondoko jokalari hauek deitu ditu:

   JON ANDER GUERRICABEITIA, IKER MARTINEZ, MIKEL ANGULO, ELENE SAGARDIA

   Gorka Fernández izango da EMTFko teknikari arduraduna.

   Zuen parte hartzea idatziz berrets dezazuen behar dugu, 2017ko urriaren 25a baino lehen, ondoko helbidean: presidentea.emte@yahoo.com.

   Kontuan izan behar da herrialdetik ateratzeko, jokalariek pasaportea eta gurasoen baimena behar dituztela. Era berean, Europako Osasun Txartela eraman behar dute.

   Jokalari bakoitzaren ekarpen ekonomikoa bidaia eta hotel kostu osoaren %50ekoa izango da, lehiaketa amaitu eta astebetera federazioari ordaindu beharrekoa, behin bidaia eta ostatuko gastu osoak kalkulatu ondoren. Guztira, jokalari bakoitzaren gastua 300-350€ ingurukoa izango da kadeteentzat eta 500€ juniorren kasuan.

CONVOCATORIA

Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies