es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

ANDER CEPAS
MUNDUKO TXAPELDUNORDE BINAKAKO LEHIAN

Ander Cepas Pattayako 2026ko mahai-tenis paralinpikoaren Munduko Txapelketako zilarrezko domina eskuan duela

Donostiarrak, Juan Bautista Perezekin batera, bere lehen domina lortu du Munduko txapelketa batean

Cepasek eta Juan Bautista Perezek finala galdu zuten Lev Kats eta Ivan Mai ukrainarren aurka, 3-2 (8-11, 11-7, 11-4, 10-12, 11-8), borroka oso parekatuan. Donostiarraren lehen domina da Munduko txapelketan; Parisen 2024an brontze paralinpikoa eskuratu zuen eta 9. Klaseko munduko rankingeko 1. postuan dago. Txapelketa Pattayan (Tailandia) jokatu da, azaroaren 13tik 19ra.