es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA


PIRINIOETAKO KOPA 2024


   Ekainaren 2an, igandea, 2024ko Pirinioetako Kopa jokatu zen Sonia Etxazarreta KTZn (Irun).

   ARAGOI, GIPUZKOA, PYRÉNÉES-ATLANTIQUES, NAFARROA, BIZKAIA eta ARABAko selekzioek hartu zuten parte.

BIZKAIKO I. TEKNIFIKAZIOA
2024


   Maiatzaren 26an, igandea, 23-24 denboraldiko Bizkaiko I. Teknifikazioa egin zen Sonia Etxazarreta KTZn (Irun), Euskal Mahai Tenis Federazioaren laguntzarekin.
   Ioana Guemesek zuzendu zuen, Bizkaiko entrenatzaile eta monitoreen laguntzarekin, eta eskola adineko 35 neska-mutil baino gehiagok hartu zuten parte.

EUSKADIKO ESKOLA
JOKOAK 2024


   Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Euskal Mahai Tenis Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XLI. ESKOLA KIROL JOKOAK antolatuko ditu maiatzaren 25ean, Basauriko (Bizkaia) Artunduaga kiroldegian.