es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

Posts Tagged ‘berrikusteko’

ANDORRA: SELEKZIOEN
TXAPELKETA



   Markel Arroyo, Endika Martínez eta Xabi Toquero jokalariek osatutako EUSKAL SELEKZIOA Andorrara joan zen selekzioen txapelketa batean parte hartzera, Pablo Lombraña entrenatzaile eta jokalari zela.
    EMAITZAK:
  • Zilarrezko domina taldeka.
  • Markelek zilarrezko domina banakakoan eta bikoteetan, Pablorekin.
  • Endikak brontzezko domina banakakoan, eta beste brontze bat Xabirekin bikotean.


EPAILE-ARBITRO IKASTAROA


   Abenduaren 28an, larunbata, Epaile-Arbitro ikastaro bat egin da SONIA ETXAZARRETA KTZn.

EUSKAL SELEKZIOA
MIRANDELAN


   Euskal selekzio absolutua abenduaren 5etik 8ra entrenatzen eta lehiatzen aritu da Mirandelan (Portugal).
   Espedizioko kideak Elene Sagardia, Anne Felipe, Adrián Presto, Xabi Martin eta Eneko Rodríguez izan dira, Sergio Rodríguez eta Koldo Aizpurua buru zirela.