es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

Posts Tagged ‘berrikusteko’

BIZKAIKO I. TEKNIFIKAZIOA
2024


   Maiatzaren 26an, igandea, 23-24 denboraldiko Bizkaiko I. Teknifikazioa egin zen Sonia Etxazarreta KTZn (Irun), Euskal Mahai Tenis Federazioaren laguntzarekin.
   Ioana Guemesek zuzendu zuen, Bizkaiko entrenatzaile eta monitoreen laguntzarekin, eta eskola adineko 35 neska-mutil baino gehiagok hartu zuten parte.


25/2.023-24 zirkularra

Kaixo guztioi,

   EMTFren 25/2.023-24 zirkularra eransten da, honi buruzko informazioarekin: ekainaren 15era arteko epea zabaltzen dela 2024/2025 denboraldirako Euskal Ohore Mailako eta Euskal Lehen Mailako ligetan aurrez izena emateko.

Agur bero bat,
   Luis Carbajo
   Ekitaldien Dokumentazioaren Arduraduna

   Circular 25 – Pre Inscripcion DHV y PDV 2024-2025.pdf


23/2.023-24 zirkularra

Kaixo guztioi,

   EMTFren 23/2.023-24 zirkularra eransten da, honi buruzko informazioarekin: 2023/2024 Euskal Ohore Mailako azken sailkapena, eta izen-emate epe bat zabaltzen dela, maiatzaren 31n amaituko dena, Gizonezkoen Bigarren Maila Nazionaleko balizko hutsuneetara sartu nahi duten klubentzat.

Agur bero bat,
   Luis Carbajo
   Ekitaldien Dokumentazioaren Arduraduna

   Circular 23 – Clasificacion Division Honor Vasca 2023-2024.pdf

EUSKADIKO ESKOLA
JOKOAK 2024


   Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Euskal Mahai Tenis Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XLI. ESKOLA KIROL JOKOAK antolatuko ditu maiatzaren 25ean, Basauriko (Bizkaia) Artunduaga kiroldegian.