Emaitza bikaina Euskal ordezkaritzarentzat 2026ko Espainiako Mahai Teniseko Jokalari Veteranoen Elkarteko Txapelketan.
Abadiñoko taldeak, Kike Irineuk, Eneko Ervitik eta Jesús Villarrek osatua, hirugarren postua lortu zuen +40 proban.
ZORIONAK!!!
Ander Cepas bikain aritu da ITTF World Para Elite Lasko 2026 txapelketan. 9. mailan zilarrezko domina eskuratu du Eslovenian
Reinig, Didier, Liu eta Kats mendean hartu ostean, finalean Laurens Devosen aurka galdu zuen bigarren postua eskuratuz.
ZORIONAK ANDER!!!
Ekain Gomezek, euskal mahai-tenisean etorkizun oparoa duen jokalariak, emanaldi bikaina egin du Serbiako Irekian, Beočinen, azaroaren 26tik 30era jokatu dena. Gazte euskaldunak bere izaera lehiakorra eta bere mailako jokalari garrantzitsuenen artean kokatu duen talentua erakutsi du.
Ekainek taldekako proban urrezko domina irabazi zuen Sasha Malov taldekidearekin, sendotasuna, izaera lehiakorra eta joko maila bikaina erakutsiz. Binakako mistoetan, Ekainek final-laurdenetarako pasea lortu zuen. Gainera, bakarkako proban final-zortzirenetara iritsi zen. Zorionak Ekain egindako lan bikainagatik!
Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.