06 Aza2017
ETTU CUP 2. TXANDA
Joan den asteburuan ETTU CUP, Europako mahai teniseko talde lehiaketaren bigarren txanda jokatu zen. Euskadiko taldeak, Leka-Eneako gizonezkoena eta emakumezkoena, sailkaturik zeuden irailean jokatutako lehen fasean.
Irungo emakumezkoen talde gaztea, bi jubenilek osatua, Austriako lurraldeetara joan zen. Jokatu beharreko hiru partiduetatik bat ere irabazi ez bazuten ere, emaitzak estuak izan ziren:
SKNT Luch Vladimir 3-2 IRUN LEKA-ENEA
Hotel Patria Chica Museo Priego TM 3-1 IRUN LEKA-ENEA
Leistungszentrum Linz AG Froschberg 3-2 IRUN LEKA-ENEA
Bestalde, gizonezkoek bidaia konplikatuagoa zuten, Poloniara hurbildu behar baitzuten. Bertan, hiru talde sendorekin neurtu behar izan zituen indarrak. Izan ere, nazioarteko hainbat jokalariren aurka jokatu behar izan zuten, hala nola JEAN MICHELLE SAIVE, CAZUO MATSUMOTO, THOMAS LE BRETON eta RARES SIPOS.
Irundarrek larunbateko bi partiduak irabazi zituzten, Endika Díez, taldeko jokalari onenak 4 puntu lortu zituela. Hala, matematikoki sailkaturik zeuden ondoko txandarako. Hona emaitzak:
Logis Auderghem 1-3 IRUN LEKA-ENEA
ENERGA KTS TORUN 1-3 IRUN LEKA-ENEA
CS Mioveni 3-1 IRUN LEKA-ENEA
Era horretara, Irungo taldea bere historian 5. aldiz sailkatu da ETTU CUPeko kanporaketa txandetarako.
Hurrengo aurkaria STOCKERAU talde austriar indartsua da, jokalari guztiz onak dituena, hala nola CHEN WEIXING austriarra, munduko 10 onenen artean izandakoa, eta ADAM PATTANTYUS, hungariar defendatzailea.
Partidua IRUNen jokatuko da, abenduaren 17an, igandea. Sarrera doan.