es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

Iker Sastrek brontzea jantzi du Dutch Openean, eta beste pauso bat eman du Tokio 2020ko sailkapenari begira

   Iker Sastre mahai tenis egokituko jokalariak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Tokyo 2020rako bidean, Stadskanaalen (Herbehereak) jokatutako Dutch Openean brontzezko domina irabazi ondoren. Iker 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoen atarian geratu zen, eta oraingoan ez du gauza bera gertatzea nahi.

   Basque Team-eko bikaintasun-proiektuan kide den jokalariak taldekako brontzea lortu zuen irailean Suediako Europako txapelketan, eta gaurko emaitzarekin 2 klasean (gurpil-aulkian dabiltzan kirolariak) Munduko bederatzi jokalari onenen artean mantentzen da. Datorren urtean Japoniako hiriburuko hitzordurako plaza lotu nahi du Ikerrek.

   Iker Sastre C multzoko bigarren geratu zen Holandako torneoaren lehen fasean. Final-laurdenetan Miguel Angel Toledo bere taldekidea gainditu zuen 3-0, baina finalerdietan Stephane Molliens frantziarraren aurka etsi du (0-3).

   “Zapore gazi-gozoa geratu zait, finala jokatzea gustatuko zitzaidakeen, baina domina bat lortzeko helburua bete dut. Zerrendako 9. postuari eutsiko diot, eta nire lehiakide hurbilenek posizio batzuk galdu dituzte. Tokiorako txartela lortzetik gertuago nago, datorren denboraldiaren hasieraren ziurtatzen ahaleginduko naiz”, azaldu du.

Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies