Joan den asteburuan ETTU CUP, Europako mahai teniseko talde lehiaketaren bigarren txanda jokatu zen. Euskadiko taldeak, Leka-Eneako gizonezkoena eta emakumezkoena, sailkaturik zeuden irailean jokatutako lehen fasean.
Irungo emakumezkoen talde gaztea, bi jubenilek osatua, Austriako lurraldeetara joan zen. Jokatu beharreko hiru partiduetatik bat ere irabazi ez bazuten ere, emaitzak estuak izan ziren:
SKNT Luch Vladimir 3-2 IRUN LEKA-ENEA
Hotel Patria Chica Museo Priego TM 3-1 IRUN LEKA-ENEA
Leistungszentrum Linz AG Froschberg 3-2 IRUN LEKA-ENEA
Bestalde, gizonezkoek bidaia konplikatuagoa zuten, Poloniara hurbildu behar baitzuten. Bertan, hiru talde sendorekin neurtu behar izan zituen indarrak. Izan ere, nazioarteko hainbat jokalariren aurka jokatu behar izan zuten, hala nola JEAN MICHELLE SAIVE, CAZUO MATSUMOTO, THOMAS LE BRETON eta RARES SIPOS.
Irundarrek larunbateko bi partiduak irabazi zituzten, Endika Díez, taldeko jokalari onenak 4 puntu lortu zituela. Hala, matematikoki sailkaturik zeuden ondoko txandarako. Hona emaitzak:
Logis Auderghem 1-3 IRUN LEKA-ENEA
ENERGA KTS TORUN 1-3 IRUN LEKA-ENEA
CS Mioveni 3-1 IRUN LEKA-ENEA
Era horretara, Irungo taldea bere historian 5. aldiz sailkatu da ETTU CUPeko kanporaketa txandetarako.
Hurrengo aurkaria STOCKERAU talde austriar indartsua da, jokalari guztiz onak dituena, hala nola CHEN WEIXING austriarra, munduko 10 onenen artean izandakoa, eta ADAM PATTANTYUS, hungariar defendatzailea.
Partidua IRUNen jokatuko da, abenduaren 17an, igandea. Sarrera doan.
Urriaren 28, 29 eta 30ean Galiziako Lalín herrian Estatuko Torneorako sailkatzeko Zonako Torneoa jokatzen zen, kategorietako Ranking Nazionalerako baliozkoa.
Hogeitik gora euskal jokalarik postu bat lortu dute zegozkien kategorietan ‑9 postu zeuden kategoria bakoitzeko‑, eta poltsikoan daukate ESTATALean jokatzeko txartela, Valladoliden otsailean jokatzekoa dena.
Jarraian, sailkatutako jokalari euskaldunen emaitza, hauetatik 11 podiumera igo ziren:
Neska Alebinak: Nerea Aizpurua 1. sailkatua (Atlético San Sebastián)
Neska Alebinak: Anne Felipe 4. sailkatua (Basauri)
Hurrengo azaroaren 22etik 25era, Guimaraesen Portugalgo Kadete eta Junior Opena jokatuko da. Proba hau Munduko Junior Zirkuitukoa da eta Munduko Rankingerako balio du. Euskadiko Federazioak ondoko jokalari hauek deitu ditu:
JON ANDER GUERRICABEITIA, IKER MARTINEZ, MIKEL ANGULO, ELENE SAGARDIA
Gorka Fernández izango da EMTFko teknikari arduraduna.
Zuen parte hartzea idatziz berrets dezazuen behar dugu, 2017ko urriaren 25a baino lehen, ondoko helbidean: presidentea.emte@yahoo.com.
Kontuan izan behar da herrialdetik ateratzeko, jokalariek pasaportea eta gurasoen baimena behar dituztela. Era berean, Europako Osasun Txartela eraman behar dute.
Jokalari bakoitzaren ekarpen ekonomikoa bidaia eta hotel kostu osoaren %50ekoa izango da, lehiaketa amaitu eta astebetera federazioari ordaindu beharrekoa, behin bidaia eta ostatuko gastu osoak kalkulatu ondoren. Guztira, jokalari bakoitzaren gastua 300-350€ ingurukoa izango da kadeteentzat eta 500€ juniorren kasuan.
Hurrengo azaroaren 22etik 25era, Guimaraesen Portugalgo Kadete eta Junior Opena jokatuko da. Proba hau Munduko Junior Zirkuitukoa da eta Munduko Rankingerako balio d…
Urriaren 28, 29 eta 30ean Galiziako Lalín herriak, berriro hartuko du Estatuko Torneorako sailkatzeko balio duen Zonako Torneoa. Estatuko Torneoa Valladoliden jokatzekoa da, 2018ko otsailean.
Kategoria bakoitzeko 9 jokalari onenek lortuko dute sailkapen hori.
Euskadiko 50 jokalari baino gehiago joatekoak dira ekitaldi horretara, non adin guztietako ia 500 jokalari lehiatuko diren.
Espero dezagun ahalik eta jokalari euskaldun kopuru handiena sailkatzea.
Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.