Mahai Tenisaren Onurak
Kontzentrazioa bultzatzen du. Behar den azkartasunarekin kolpatzeko erabakiak hartu ahal izateko, beharrezkoa da pilotari eta aurkariari adi egotea, azkar erreakzionatzeko. |
Ikusmena eta begi-pilota koordinazioa garatzen da, jokalariak ezin duenez inoiz pilota begiz galdu, bere arreta pilotan eta erantzun azkar bat emateko informazioa igortzean zentratuta egon behar da. |
Oreka hobetzen du, gorputz jarrera egokia izaten laguntzeaz gain, eroriko zein lesioak izateko aukera gutxitzen du, bereziki nagusiekin. |
Eskuaren motrizitatea garatzen du. Mugimenduen azkartasunak eta ematen diren kolpe desberdinek eskuko artikulazio zein giharrei eta besoari modu azkarrean lan egin arazten die, ondorioz motrizitatea eta bizkortasuna hobetzen da. |
Gorputzaren behealdearen erresistentzia hobetu eta muskulu-tonua handitzen du. Ping pongeko mahaiaren inguruan mugimendua mugatua bada ere, jokoak etengabeko arreta eta aktibitate handia eskatzen duenez, hankak etengabe mugitzen dira joko eremuaren alde batetik bestera. Hau dela eta muskuluak indartzen dira eta erresistentzia irabazten da. |
Erreflexuak eta erreakzio gaitasuna hobetzen dira. Mugimenduen abiadura eta sinkronizazioa hobetzen da, hori dela eta intentsitatearekin lantzen dira erreflexua eta erreakzio gaitasuna. Prestakuntza psikologikoak garrantzi handia du eta, garapen eta azkartasun mentala beharrezkoak dira. |
Azkartasun mentala lantzen da. Aurkariaren kolpeei aurre hartzeko estrategia beharrezkoa da, erabakiak oso arin hartu behar direnez, bizkortasun mentala lantzen da. |
Jokalariaren osasuna hobetzen da. Gaitasun aerobikoa handitzen da, odol-fluxua hobetzen da, neurona-nerbio bulkada sustatzen da eta kolesterolaren murrizketan laguntzen du. |
Lesio arrisku txikia dauka. Ez da kirol material pisutsurik behar, lesio eta erorikoen arriskua txikitzen da. Hala ere, beroketa eta kirol prestakuntza egokia beharrezkoak dira. |
Taldeko kirola izatean sozializazioan laguntzen du. Entrenamendu eta partiduetarako aurkaria beharrezkoa da. Banaka edo taldeka jokatu daiteke, baina beti aurkariarekin. Horregatik kirol hau interesatzen zaien pertsonekin elkartzeko modua da. |