es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA


BERRI TRISTEA


   Guillermo Espinosa Asenjo hil da. CD Marpex Beraun-Errenteriako sortzailea, lehendakari ohia eta jokalaria izan zen. Gipuzkoako federazioko lehendakaria ere izan zen. Bizitza osoan Oarsoaldeko oinarrizko mahai-tenisaren sustatzailea.
   Indar handia familiarentzat une hauetan.
   Goian bego.


BERRI TRISTEA


   Gure lagun eta mahaikide José Félix Sanz joan zaigu. Itxuraz gaindiezina zirudienaren aurkako borrokaren ondarea eta sendotasun eta adiskidetasun eredua utzi dizkigu. Hutsune sakona uzten du gure klubean.
   Bere emazteak eskerrak ematen dizkie berarekin mahaia partekatu duten pertsona guztiei, José Félix zoriontsu egiten laguntzeagatik.
   Goian bego
         Víctor Glez de Echavarri
         CTM LOS CHOPOS DE GETXO MTKko lehendakaria

ESTATUKO TXAPELKETA:
EMAITZA ONAK


   Amaitu da estatuko txapelketa eta emaitza bikainak lortu dituzte gure jokalari euskaldunek!
  • Nerea Aizpurua: 21 urte azpiko txapelduna
  • Adrián Presto: senior txapelduna
  • Iker González: gurpildun aulkiko txapelduna
   Leka Enea: Errege Kopako txapeldunordea.
   Zorionak guztiei egindako lan eta esfortzu izugarriagatik!

GABONETAKO
TEKNIFIKAZIOAK


   Hainbat adineko 48 jokalari euskaldunek parte hartu dute Euskal Mahai-Tenis Federakuntzak gabonetan antolatutako teknifikazioetan.