es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

C.T.M. BASAURI
50 URTEKO HISTORIA


   Basauri Kirolak-ek Urteko Kirol Erakundearen saria eman dio Basauriko Mahai Tenis Klubari, bere 50 urteko historiagatik.
   Zorionak!

SAILKAPENA ETA
ESTATU AURREKO PLAZAK 2025


   Guztira 39 jokalarik lortu dute plaza estatukorako.

   Antolakuntzak abenduaren 19ko 23:59ra arteko epea ematen du akatsen kasuko erreklamazioetarako, eta abenduaren 28ko 23:59ra artekoa Estatukora joateko lortutako plazei uko egiteko. Ukoren bat jasoz gero, automatikoki lehen ordezkoa inskribatuko da, eta horrela hurrenez hurren. Ukoak BAKARRIK jakinarazi behar dira; ezer esaten ez duenak Estatukora joango dela ulertzen da.

EKAIN GÓMEZ
DISTIRA SERBIAN


   Ekain Gomezek, euskal mahai-tenisean etorkizun oparoa duen jokalariak, emanaldi bikaina egin du Serbiako Irekian, Beočinen, azaroaren 26tik 30era jokatu dena. Gazte euskaldunak bere izaera lehiakorra eta bere mailako jokalari garrantzitsuenen artean kokatu duen talentua erakutsi du.
   Ekainek taldekako proban urrezko domina irabazi zuen Sasha Malov taldekidearekin, sendotasuna, izaera lehiakorra eta joko maila bikaina erakutsiz. Binakako mistoetan, Ekainek final-laurdenetarako pasea lortu zuen. Gainera, bakarkako proban final-zortzirenetara iritsi zen. Zorionak Ekain egindako lan bikainagatik!

Helsingborgeko ParaTT
Europako Txapelketa



   Helsingborgeko ParaTT Europako Txapelketan gure ordezkariek emaitza bikainak lortu dituzte.
  • Ander Cepas (9. Klasea) – Zilarra banakakoan
  • Ander Cepas – Zilarra dobles mixtoetan
  • Olaia Martínez (8. Klasea) – Brontzea banakakoan
  • Olaia Martínez – Zilarra dobles mixtoetan
  • Iker Sastre (2. Klasea) – Zilarra gizonezkoen doblesean
   Txapelketa aparta euskal kirolarientzat: maila izugarria, kemena eta lan bikaina!
   Zorionak guztiei!

FERNANDO OTEO
GDANSKEKO WTT FEEDERREAN


   2025eko azaroaren 10etik 14ra WTT Feeder Gdansk 2025 txapelketa jokatu zen Gdansken (Polonia), World Table Tennisen (WTT) nazioarteko egutegiko ekitaldia. Arbitro-taldean Fernando Oteo izan zen, Blue Badge kategoriako arbitroa, lehiaketa osoan zehar aktiboki aritu zena.

    Fernando Oteo arbitro nagusi izan zen, laguntzailearekin, emakumezkoen banakako finalerdian eta gizonezkoen bikoteen finalerdian. Arbitro laguntzaile ere izan zen bikote mistoen finalean, eta arbitro nagusi, laguntzailearekin, gizonezkoen bikoteen finalean.


BERRI TRISTEA

   Gure lankide eta lagun Luis Carbajoren heriotza tristea jakinarazten dizuegu.
   Indar handia familiarentzat une hauetan.
   Goian bego.
   Agurraren berri dugunean jakinaraziko dugu.
   Beila: ostirala, 14a, 10:00etatik 21:00etara
   Agur-ekitaldia: larunbata, 15a, 11:00etan
   FUNERARIA BILBAINA beilatokia
   Zumalakarregi etorb., 10 – Bilbo

II. TXAPELKETA
HASI DA 2025


   Estatu Aurreko Zirkituaren II. Txapelketa, Euskal Herrian abenduaren 6an eta 7an jokatuko dena.

   Euskal jokalariei dagokien gehigarria Euskal Mahai Tenis Federazioak hartutako arbitraje-gastuak ordaintzeko erabiliko da.