es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

IPARRALDEKO I.
PRESTATALAREN EMAITSAK


   Asteburu honetan Iruñean jokatutako proban gure jokalariek emaitza apartak lortu dituzte! Guztira 20 domina euskal ordezkaritzarentzat!

   Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei euskal mahai-tenisaren alde egindako lan eta konpromisoagatik!

ITTF PARA ELITE
SÃO PAULO 2025 EMAITZAK


   Urriaren 3tik 7ra São Paulon (Brasil) jokatu da ITTF World Para Elite 2025, non nazioarteko mahai-tenis paralimpikoko erreferente nagusietako batzuk bildu diren.

   Banakako lehiaketan, bi euskal jokalarik hartu dute parte: Ander Cepas (9 klasea) eta Olaia Martínez (8 klasea), eta Ander Cepas izan da txapeldun.

   Gizonezkoen binakakoan, Ander Cepas eta Juan Bautista Pérez ere garaile izan dira.

   Emakumezkoen binakakoan, Olaia Martínez eta María Migueles finalaurrekoetara iritsi dira.

   Binakako txapelketa mixtoan, Ander Cepasek eta Olaia Martínezek zilarra lortu dute ere.

ESTATU AURREKO ZIRKUITUA
HASI DA 2025


   MASTERRA ETA TALDEAK ESKURAGARRI.

   Estatu Aurreko Zirkituaren edizio berria; oraingoan federazio hauek hartzen dugu parte: Euskal Herria, Nafarroa, Errioxa eta Aragoi.

   Zirkuitu hau 2 txapelketak osatzen dute:
       Nafarroa: 2025eko urriaren 11 eta 12a
       Euskal Herria: 2025eko abenduaren 6tik 8ra

MINISPIN KONTZENTRAZIOA
BURGOSEN


   Euskadiko bederatzi jokalari gaztek parte hartu dute asteburu honetan RFETMk Euskadiko eta Gaztela eta Leongo federakuntzekin batera antolatutako Minispin Kontzentrazioan.

Esperientzia aberasgarria gure gazteentzat eta euskal mahai-tenisarentzat!

EMTF I. TRIAL-A
EMAITSAK


    Alebin mistoa
        Nora Arizmendi – ATSS
    Infantil mistoa
        Mikel Ángulo – GASTEIZ
   Kadete mistoa
        Ekain Gómez – BERAUN
    Jubenil / 21 urte azpikoak
        Endika Martínez – GASTEIZ

    Zorionak parte-hartzaile guztiei erakutsitako maila bikainagatik eta denboraldiari honako hasiera emateagatik!

ESPAINIAKO TXAPELKETA
INKLUSIBOA 2025


   Irailaren 17an eta 18an, La Nucíak (Alacant) hitzordu berezi bat hartu zuen: mahai-teniseko Espainiako Txapelketa Inklusiboa. Lau euskal jokalari joan ziren, eta maila handia eta emate izugarria erakutsi zuten partida bakoitzean.

    Emaitza nabarmenak:

   – Olaia Martínez – Txapeldun bere Fuente del Maestre Inclusivo taldearekin.
   – Endika Martínez eta Iker González – Drago TT Gasteizekin, 4. postu merezia lortu zuten lehiaketa bikain baten ondoren.
   – Gabriel Díez – CTM Mosekin lehiatu zen, sentsazio oso onak utzita hark ere.

    Zorionak guztioi ahaleginagatik, dedikazioagatik eta langa hain goian uzteagatik.

EMAITZAK: LURRALDEARTEKO
TXAPELKETA 2025


   Euskadiko selekzioak 8. postu orokorrarekin amaitu du mahai-teniseko Lurraldearteko Txapelketan.
   Nabarmentzekoa izan zen Danel Intsaustiren jarduna: 2. postu bikaina lortu zuen gizonezko kadeteetan. Zorionak, Danel!
   Zorionak talde osoari egindako ahaleginagatik!