es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

Entrenatzaile/Monitore ikastaroak


ENTRENATZAILE ETA BEGIRALEENTZAKO PRESTAKUNTZA

   Oinarri teknikoa etengabe indartu egin behar da ezagutza berri eta hobeez, oinarrietan berritu eta eguneratutako koadro tekniko batez baliatuz. Koadro teknikoak modu horretan esku hartuko du jokalarien teknifikatzean.

   Helburu multzo bat lortu nahi ditugu:
  • Epe motzera: Teknikari berriak prestatu eta egungo teknikarien ezagutza teknikoak, taktikoak, fisikoak eta psikologikoak handiagotzea.
  • Epe ertainera: Lortutako ezagutzen kualifikazio profesionalagoa lortzea eta, aldi berean, etengabeko ikaskuntza mantentzea, kirol erregelamenduak zein teknika berriak etengabe aldatzen dituzten joera berrien aurrean.
  • Epe luzera: Hobekuntza teknikoa, kirolekoa eta gizatiarra, entrenamendu maila eta adin guztietan kualifikazioa lortze aldera, eta aldi berean, teknikariak prestatzen jarraitzeko eta teknikarien kopurua handiagotzeko gai izatea.

   Prestakuntza programa hau gauzatzeko, kontzentrazioak antolatuko ditugu. Kontzentrazio horietan gure kirolari buruzko egungo informazioaren gaineko gaiak landuko dira, hain zuzen ere teknikariei kezka eragiten dizkietenak, eta erabat teknikoak diren gaiak ere (teknika berriak, kolpeak…) taktikak (kolpe berrien konbinazioa, joko mota jakin aurrean erabil daitezkeen estrategiak…). fisikoak (gaitasuna, abiadura hobetzea, gaitasun eragileak…) eta psikologikoak (arreta, kontzentrazioa, prestakuntza afektiboa, nortasunaren heziketa…)

   Material didaktikoa, apunteak, liburuak, aldizkariak eta bideoak, grafiko teknikoak eta abar emango dira.

   Kontzentrazio teknikoak egingo diren giroan honako hauek izango dira:
  • Areto zabala, arbela, material informatikoa bideoak proiektatzeko, ordenagailu eramangarria, telebista eta abar.
  • Joko-mahaiak instalatuta dauden lokal bat.

   Kontzentrazio horiek irakasle-koordinatzaile baten karguan egongo dira, eta ondoko funtzioak beteko ditu:
  • Hizlari guztien asistentzia koordinatzea eta garatu behar den gai-zerrenda eskura jartzea.
  • Edukiak, iraupena, espezializazioa eta kontzentrazioen garapena diseinatzea.
  • Hainbat gairen azalpena egitea.
  • Amaierako memoria, zeina kontzentrazioen garapena bilduko baitu.

Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies