es | eu
  

EUSKAL MAHAI-TENIS FEDERAZIOA
FEDERACIÓN VASCA DE TENIS DE MESA

Aurkezpena

   Egun on guztioi

   Gogo eta ilusio biziz hasten naiz presidentetza hiru lurraldeen babesa dudala konprobatu ondoren.

   Gure indarrak batu egin behar ditugu; horrela, sinergiak bideratu eta guztiok ilusionatzen gaituzten asmo handiko helburuetara iritsi ahal izateko. Prestakuntza guztiz oinarrizkoa da gure kirolerako, eta datozen urteetan horretan lan egingo dugu. Ezagutzak dituzten eta mahai tenisa irakasteko gogoa duten entrenatzaileak behar ditugu.

   Harreman-hartzearen lehenengo hilabeteak gogorrak izan dira euskal mahai-tenisaren egungo egoera ezagutu behar genuelako, proiektu berria egungo errealitatetik abiatuta jartzeko.

   Badakigu jende askori gustatzen zaiola mahai-tenisa zaletasun gisa edo, besterik gabe, osasun fisiko eta mentalagatik. Lau urte dauzkagu aurretik eta ez bakarrik federatutako kirolari arreta egiteko, baizik eta gure kirolaren alderdi berri batzuk abian jartzeko ere, hala nola zaletasuna, kirola eta osasuna, zaleak, beteranoak, kirol egokitua…

   Teknifikazio programez eta denboraldi osoko elkarretaratzeez baliatuz, hainbat aukera eman ahalko dizkiegu jokalari eta entrenatzaile guztiei, Euskadiko Selekzioaren ordezkari gisa joango garen nazio mailako eta nazioarteko ekitaldi guztietan parte hartu ahal izateko.

   Seguru nago datozen urteotan eta guztion laguntzarekin kalitate jauzi bat emango dugula geure buruari jartzen dizkiogun helburu guztiak lortuz.

Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies