Urriaren 3tik 7ra São Paulon (Brasil) jokatu da ITTF World Para Elite 2025, non nazioarteko mahai-tenis paralimpikoko erreferente nagusietako batzuk bildu diren.
Banakako lehiaketan, bi euskal jokalarik hartu dute parte: Ander Cepas (9 klasea) eta Olaia Martínez (8 klasea), eta Ander Cepas izan da txapeldun.
Gizonezkoen binakakoan, Ander Cepas eta Juan Bautista Pérez ere garaile izan dira.
Emakumezkoen binakakoan, Olaia Martínez eta María Migueles finalaurrekoetara iritsi dira.
Binakako txapelketa mixtoan, Ander Cepasek eta Olaia Martínezek zilarra lortu dute ere.
Euskadiko bederatzi jokalari gaztek parte hartu dute asteburu honetan RFETMk Euskadiko eta Gaztela eta Leongo federakuntzekin batera antolatutako Minispin Kontzentrazioan.
Esperientzia aberasgarria gure gazteentzat eta euskal mahai-tenisarentzat!
Apirilaren 6tik 9ra Liencresen (Kantabria) egin diren Eskola Adineko Espainiako Txapelketetan, TALDE INKLUSIBOAK eta HAUR MAILAKO taldeak erdi finalista geratu ziren..
Iker Sastre mahai tenis egokituko jokalariak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Tokyo 2020rako bidean, Stadskanaalen (Herbehereak) jokatutako Dutch Openean brontzezko domina irabazi ondoren. Iker 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoen atarian geratu zen, eta oraingoan ez du gauza bera gertatzea nahi.
Basque Team-eko bikaintasun-proiektuan kide den jokalariak taldekako brontzea lortu zuen irailean Suediako Europako txapelketan, eta gaurko emaitzarekin 2 klasean (gurpil-aulkian dabiltzan kirolariak) Munduko bederatzi jokalari onenen artean mantentzen da. Datorren urtean Japoniako hiriburuko hitzordurako plaza lotu nahi du Ikerrek.
Iker Sastre C multzoko bigarren geratu zen Holandako torneoaren lehen fasean. Final-laurdenetan Miguel Angel Toledo bere taldekidea gainditu zuen 3-0, baina finalerdietan Stephane Molliens frantziarraren aurka etsi du (0-3).
“Zapore gazi-gozoa geratu zait, finala jokatzea gustatuko zitzaidakeen, baina domina bat lortzeko helburua bete dut. Zerrendako 9. postuari eutsiko diot, eta nire lehiakide hurbilenek posizio batzuk galdu dituzte. Tokiorako txartela lortzetik gertuago nago, datorren denboraldiaren hasieraren ziurtatzen ahaleginduko naiz”, azaldu du.
ZILARRA IKER MARTÍNEZENTZAT ETA MIKEL AGULORENTZAT GUIMARAES-EN
Iker Martínez, Mikel Angulo, Jon Ander Gerrikabeitia, Belén Calvo, Elene Sagardia eta Natalia Fernández joan ziren Portugalgo udalerrira behe mailetako talde kanbinatu espainiarrarekin.
Nabarmentzekoa izan da Mikel Angulok Iker Martínezekin lortu zuen zilarra bikoitzen modalitatean Bujor / Miron bikote errumaniarraren aurka. Azken bi hauek izan ziren txapeldunak 3-1 emaitzarekin.
CHALLENGE SPANISH OPEN (Almería)
Endika Díez eta Daniel Palacios joan ziren proba horretara; izan ere, proba hori puntuagarria da nazioarteko sailkapenerako: 103 jokalari gizonezko elkartu ziren proban.
Endika Díez izan zen bere taldeko lehena. Set bakar batean eman zuen amore hiru partiduetan. Indiako, Belgikako eta Egiptoko aurkariak izan zituen; Dani Palacios, berriz, 3. postuan amaitu zuen bi partidu galdu eta Robinson irlandarra garaitu ondoren. Amaierako koadroan Endikak porrot egin zuen Darko Jorgic eslovakiarraren aurka eta horrela amaitu zuen Almeriako ibilaldia.
Webgunearen informazioa eskuratu ahal izateko, hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.